Coprinopsis cinerea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Psathyrellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Coprinopsis | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Coprinopsis cinerea | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus cinereus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Coprinopsis cinerea Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Biltzen bada, bildu eta berehala kontsumitu behar da. Kultibatu egiten da, copsin proteina du, eta ondorio antibiotikoak ditu.
Sinonimoak: Agaricus fimetarius, Coprinus fimetarius, Coprinus cinereus, Agaricus radians, Agaricus pullatus, Coprinus cinereus var. pullatus, Coprinus fimetarius subsp. pullatus, Agaricus margaritaceus, Agaricus fimetarius var. cinereus, Coprinus fimetarius subsp. cinereus, Coprinus fimetarius var. macrorhizus, Agaricus macrorhizus, Coprinus macrorhizus, Coprinus delicatulus.
Kapela: 1,5 eta 4 cm bitarteko diametrokoa; hasieran obala, gero irekia, ildaskatua, ertza altxatuta; kolorea, lehenbizi zurixka, gero gris-horixka, errezelaren hondakin oso galkor zuriz estalia.
Orriak: Estu, hasieran zuriak, gero grisak, azkenik beltzaxkak eta laster delikueszenteak.
Hanka: Zuria, hauskorra, bilotsu samarra, baina berehala biluzik; erraboilduna, oro har, sustrai luze samar batean bukatuta.
Haragia: Oso mehea.[2]
Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du. Cinereus epitetoa berriz latinetik dator, errauts-koloreko, esan nahi duen "cinereus, -a, -um" hitzetik.
Ez du sukalderako balio.[3]
Coprinus lagopus delakoarekin nahas daiteke, honek lur biluzian irteten du eta oin bilotsuagoa du. Coprinus radiatus espeziearekin ere bai, hau askoz txikiagoa da, ez du cm bat gainditzen, zaldi simaurretan ateratzen da eta honek ere sustrai antzeko bat du.
Urte osoan, behi-simaurretan edo simaurra zabaldutako lurretan, lasto usteletan, landare hondakinetan, humusetan aberatsa den lekuetan. Ohikoa.[4]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Kolonbia, Puerto Rico, Guadalupe, Brasil, Hawaii, Islandia, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Txina, Taiwan, Malaysia, Papua Ginea Berria, Australia, Zeelanda Berria, Kergelen, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kenya, Tanzania, Uganda, Gabon, Ghana.[5]