Cortinarius caninus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius caninus Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus anomalus var. caninus |
Cortinarius caninus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Agaricus araneosus, Agaricus eumorphus var. e caninus, Agaricus caninus, Dermocybe canina, Cortinarius azureus var. caninus, Gomphos caninus, Cortinarius anomalus var. caninus, Cortinarius anomalus subsp. caninus, Sericeocybe caninus.
Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, lehoi-burdin kolorekoa, tonu moreekin, arre-kanela kolorekoa zahartzean, leuna, zurbilduaz.
Orriak: Hasieran lila-more kolorekoak, gero arre-kanela kolorekoak, zabalak, marjinatuak. ez oso estu.
Hanka: 8 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,2 cm bitarteko diametrokoa. Borra formakoa, erraboilduna, estu fibrilosua, zurbila, goialdean tonu moreekin, askotan errezel hondar zingulatuekin, arre kolorekoak.
Haragia: Biguna, zuria, ez da more kolorekoa, azkenean horixka samarra. Arrosa koloreko erreakzioa ematen du formalina-rekin edo fenolarekin.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Caninus epitetoak, agian, zurtoinean duen eraztuna aipatzen du, "txakurren lepokoa" bezala antolatuta.
Ez da jangarria.[3]
Udaren amaieran eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen basoetan.[4]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Islandia, Svalbard, Errusia, Kaukasia, Kazakhstan. [5]