Cortinarius cyanites | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius cyanites Fr., 1838 |
Cortinarius cyanites Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Zenbait autorek uste dute, toxikoa izan daitekeela.
Sinonimoak: Sphaerotrachys cyanites, Cortinarius alboviolaceus var. cyanites, Gomphos cyanites, Inoloma cyanites, Phlegmacium cyanites, Cyanicium cyanites.
Kapela: 5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero laua, more iluna, ezkatatxo hori-arrexka koloreko ugariz estalita; ertza oso biribildua barrurantz. Zahartzean ezkatak lodiagoak izaten dira.
Orriak: Hasieran urdin-more kolorekoak, gero arre-morexkak, nahikoa estu.
Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 4 cm bitarteko lodierakoa, erraboil lodiarekin; goialdean urdin-morea, behealdean arre-sepia kolorekoa; goialdean ezkatatxo hori-arrexka kolorekoekin. Gortina zurixkarekin.
Haragia: Urdin-more bizi kolorekoa, ebakitzean gorri-arrosa kolorekoa bihurtzen da. Usaingabea.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Cyanites epitetoa grekotik dator, urdin-turkesa, esan nahi duen, "kyanos" hitzetik. Haragiaren koloreagatik.
Ez da jangarria.[3]
Cortinarius purpurascens delakoarekin nahas daiteke, hau ez da koloregabetzen, baina erreakzionatu egiten du iodoarekin, ukitzean oina urdindu egiten zaio.[4]
Abuztutik urrira. Hostozabalen basoetan eta mistoetan. Urria.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[5]