Cortinarius evernius | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius evernius Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus evernius |
Cortinarius evernius Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Cortinarius scutulatus var. evernius, Gomphos evernius, Telamonia evernia, Hydrocybe evernia.
Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, nahikoa titirekin, ertza eskotatu samarrekoa, zetazko gainazala, arre-gorrixka-purpura samarreko kolore eder batekoa, hori-grisaxka zimeltzean.
Orriak: Zabal, okre antzeko koloretik pixka bat ametistara doan kolorekoak.
Hanka: Luzanga, 13 cm arteko garaierakoa eta cm 1 arteko diametrokoa, ardatz-itxurakoa, morexka, koloregabetuaz, zetaduna, eremu zirkular arinekin, Pseudoscutulatus aldaeran gehiago.
Haragia: Morexka kolorekoa oinaren goialdean, gainerakoa zuria, babarrun usainarekin.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Evernius epitetoak, kementsua, esan nahi du.,
Ez da jangarria.
Antzeko espezieak: Cortinarius brunneus, Cortinarius obtusus eta Cortinarius vernus.
Uztailetik denboraldia amaitu arte. Koniferoen basoetan goroldioetan, sarritan taldeetan.[3]
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Taiwan, Txina, Zeelanda Berria.[4]