Cortinarius gentilis | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius gentilis Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus gentilis | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Cortinarius gentilis Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Susmagarria baino gehiago da, haragiaren printzipio aktiboengatik eta oso senide arriskutsuak dituelako.
Sinonimoak: Agaricus hinnuleus, Agaricus helvolus, Lepiota helvola, Telamonia gentilis, Gomphos gentilis.
Kapela: 1 eta 3 (5) cm bitarteko diametrokoa, haragi gutxikoa, kanpai itxurakoa, erdian titi batekin. Azal fibrilosoa, arre-gorrixka-herdoil kolorekoa hezetasunean eta horia lehorrarekin; oso higrofanoa, leuna, glabroa, pitzatua.
Orriak: Zabalak, lodi samarrak, oso zabal. Adnatuak eta eskotatuen tartekoak, kapelaren kolorekoak, nahiz eta zahartzean koloregabetu egiten diren.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Liraina, mehea, zilindrikoa, zurruna, barrubetea, gero fistulosoa, nahiko luzea, 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, okertua, fibrilosoa, kanela kolorekoa, errezel partzial iheskorraren arrastoekin.
Haragia: Hauskorra, horixka. Usain arraroa, errefauarena, zapore gozoa. Espora-jalkina arre-gorrixka kolorekoa.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Gentilis epitetoa bere itxura segailagatik du.
Toxikoa.[3]
Oso toxikoak diren Dermocybe sanguinea (odol kolorekoa eta titi handiagoarekin) eta Cortinarius orellanus (kolore antzekoa, arre-gorrixka) delakoekin nahas daiteke.
Uda amaieran eta udazkenean. Espezie arraroa eta arriskutsua. Mendiko koniferoen basoetako lurzoruan (batzuetan, baita hostozabaletan ere). Lurzoru azidoetan.[4]
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia.[5]