Cortinarius hemitrichus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius hemitrichus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus hemitrichus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Cortinarius hemitrichus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Telamonia hemitricha, Cortinarius rigidus var. hemitrichus, Gomphos hemitrichus, Hydrocybe hemitricha.
Kapela: 2 eta 4,5 cm arteko diametrokoa, ganbila titi lau edo puntazorrotz batekin (batzuetan titirik gabe), marroi urtsua, higrofanoa. Eguraldi hezean, kapelaren azala ia marroi-gaztaina kolorekoa da ale gazteetan, lehorrarekin, marroi-grisaxkatik marroi-txigortura doan kolorekoa. Gainazala laster zetaduna bihurtzen da eta ertza ia zuria, fibrila flokoso zuriengatik (erraz garbitzen da euriarekin), gainerakoan, fibrilosoak baino ez, azkenean biluzik ere bai. Zurtoinaren goialdea barnehutsa denean, kapelak mami fina du eta nahiko gogorra.
Orriak: Zabal, grisaxka-lur kolorekoak, gero okre burdin kolorekoak, ondoren ia kanela kolorekoak, enmarjinatuak (koskaduna), 5 eta 8 mm bitarteko zabalerarekin, pixka bat sabeldunak, ertza zertxobait oxkarratua.
Hanka: Zilindrikoa, nahiko mehea, gehienetan pixka bat okertua, 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 3 eta 6 mm bitarteko diametrokoa, barrutik marroi argia, zuntz mehe eta bihurriekin, eta, azkenik barnehutsa. Zuria da, gainazalean zetadun fibrilaz estalia, erdigunean gutxi garatuta egon daitekeen eremu zuri galkor bat izaten du, bestela, gris zikin zurbil kolorekoa da eta goialdean gris-altzairu-more koloreko tinduekin.
Haragia: Marroi-urtsu kolorekoa da eguraldi hezean, lehorrarekin, askoz argiagoa, zurixka tindu arrexkekin. Zapore leuna du eta ia ez du usainik. Espora-jalkina marroi-herdoil kolorekoa da.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakinakin bereizgarriak direla eta.
Ez da jangarria.
Udazkenean. Hostogalkorren eta koniferoen basoetan hazten da, sarritan urkien azpian.
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Islandia, Europa, Kaukasia, Errusia, Txina, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[3]