Cortinarius traganus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius traganus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus traganus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Cortinarius traganus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Agaricus monachella, Inoloma traganum, Gomphos traganus, Phlegmacium traganum.
Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Ia esferikoa, gero ganbila. Lila fibrilosoa edo more bizi kolorekoa, adinean aurrera egin ahala, okre-zurixka kolorea hartzen joaten da.
Orriak: Lodiak, marjinatuak, ildaskatuak, zabal, hasieran lehoi-okre antzeko kolorekoak, gero arre-kanela kolorekoak.
Hanka: 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Borra formakoa edo salbuespen gisa, erraboil marjinatu batekin. Hasieran more kolorekoa, gero zurbilduaz eta okre antzeko kolorea hartuaz.
Haragia: Hori-arre kolorekoa, usain txarrarekin, akerrak izaten duen antzekoarekin edo azetilenoaren antzekoarekin.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Traganus epitetoa grekotik dator, akerra, esan nahi duen "tragos" hitzetik. Jariatzen duen usainagatik, akerraren antzekoa.
Ez da jangarria.[3]
Cortinarius camphoratus da, zalantzarik gabe, espezie hurbilena.
Udan eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen basoetan.
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan.[4]