Cuphophyllus colemannianus | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Cuphophyllus |
Espeziea | Cuphophyllus colemannianus Bon, 1985 |
Basionimoa | Hygrophorus colemannianus |
Cuphophyllus colemannianus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Arazorik gabe kontsumi daiteke.
Sinonimoak: Camarophyllus colemannianus, Hygrophorus subradiatus, Camarophyllus rickenii, Hygrocybe colemanniana.
Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, ondoren zabaldu egiten da titi apur batekin, higrofanoa; marroi-gorrixka edo gris-marroi kolorekoa, lila antzekora edo hurraren kolorera aldatuz. Ertza ildaskatua izaten du.
Orriak: Dekurrenteak, zabalak, lodiak, zabal, zeharkako zain ugariren bidez elkarri lotuta eta zurixkak edo kapelaren kolore berekoak.
Orri Dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Lehenengo betea, gero barnehutsa, zilindrikoa, leuna, lehorra, zuria edo marroi-gorrixka tonuekin.
Haragia: Kapelaren kolore berekoa, usaingabea eta zapore meleka samarrekoa.[2]
Etimologia: Cuphophyllus terminoa grekotik dator, kurbatura, konkor, esan nahi duen "kûpulos" hitzetik eta orritxoa, esan nahi duen "pyllon" hitzetik. Orritxo okertuekin. Colemannianus epitetoa pertsona izenetik dator.
Jangarri ona.[3]
Camarophyllus hau erraz ezagutzen da, orriak zabal eta zeharkako zainez lotuta dituelako. Hygrocybe nitrata delakoak badu antz pixka bat, hau gris-marroi kolorekoa da eta lixiba usaina du.
Udazkenean. Leku belartsuetan, zelaietan, larreetan eta basoen ertzetan.[4]
Ipar Amerika, Europa, Txina.[5]