Cuphophyllus lacmus | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Cuphophyllus |
Espeziea | Cuphophyllus lacmus Bon, 1985 |
Basionimoa | Agaricus lacmus |
Cuphophyllus lacmus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Nahiko jangarri ona, kalitate gehiegirik gabea.
Sinonimoak: Hygrophorus subradiatus subsp. lacmus, Hygrophorus lacmus, Camarophyllus subradiatus subsp. lacmus, Hygrophorus subradiatus var. lacmus, Camarophyllus lacmus, Hygrocybe lacmus.
Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, lehenik ganbil-kanpai itxurakoa, gero ganbila, gris-morea, arrosa-morea edo gris-arrosakara kolorekoa.
Orriak: Lodiak, zabal, tartekatutako orritxo txikiekin, dekurrenteak, arrosa-grisaxkak edo gris-more kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Lodia, kurbatua, oinarrirantz loditua, kapelaren kolorekoa baino pixka bat zurbilagoa.
Haragia: Zurixka edo zertxobait grisaxka, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Cuphophyllus terminoa grekotik dator, kurbatura, konkor, esan nahi duen "kûpulos" hitzetik eta orritxoa, esan nahi duen "pyllon" hitzetik. Orritxo okertuekin. Lacmus epitetoa berriz latin berantiarretik dator, gris-more kolorea, esan nahi duen "lacmus" hitzetik.
Jangarria.[3]
Nahasteko zaila den espeziea da. Honen kolore morexka ez da ohikoa Hygrophorus generoan. Hygrocybe calyptraeformis antzeko kolorekoa da, baina honek kapela koniko puntazorrotza du, ez dago nahasterik.
Udazkenean larreetan, ez da oso ohikoa.[4]
Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia.[5]