Cyanoboletus pulverulentus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Boletaceae |
Generoa | Cyanoboletus |
Espeziea | Cyanoboletus pulverulentus |
Basionimoa | Boletus pulverulentus |
Cyanoboletus pulverulentus Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona den arren eta antzina gisatuetan erabili izan den arren, bere haragia erdipurdikoa da, bistarako desatsegina izateaz gain, kolore urdin ilun bizia duelako.
Sinonimoak: Boletus pulverulentus (Basionimoa), Boletus mutabilis, Uloporus mougeotii, Gyrodon mougeotii, Boletus mougeotii, Suillus mutabilis, Boletus hortensis, Boletus rickenii, Tubiporus nigricans, Boletus radicans, Xerocomus pulverulentus, Ceriomyces cyaneitinctus, Boletus cyaneitinctus, Tubiporus pulverulentus.
Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Mamitsua, hemisferikoa, ondoren ganbila eta zapala. Belusatua. Kolore gorrixkatik arrera edo gris-oliba kolorera doana. Ukitzean urdinez zikintzen da, ia beltzaxka izateraino.
Tutuak: itsatsita, kapelaren kolore berekoak.
Poroak: Angelutsuak, hori-berdexka kolorekoak, ukitzean edo ebakitzean urdinxkak bihurtzen dira.
Hanka: 6 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Betea, belusduna, horia goialdean, arre-gorrixka beste aldeetan, urdina ukitzean.
Haragia: Horia, urdina airearekin kontaktuan eta gero ia beltza. Biguna, usain eta zapore berezirik gabea.[2]
Etimologia: Xerocomus terminoa grekotik dator, lehorra, esan nahi duen "xerós" hitzetik eta, buruko ileak, ilea, adatsa esan nahi duen "kóme" hitzetik, espezie gehienen iletxo lehor eta tomentodunari erreferentzia eginez. Pulverulentos epitetoa latinetik dator, hauts, esan nahi duen "pulvis" hitzetik. Itxura pikortsuagatik.
Erdipurdiko jangarria.[3]
Beste Xerocomus espezietatik bereizten da, alde guztietan haragiaren kolorea azkar eta ikusgarri aldatzen delako.
Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan.[4]
Europa, Ipar Amerika, Kolonbia, Errusia, Japonia, Taiwan, Australia.[5]
Aranzadi Elkartearen arabera, Cyanoboletus pulverulentus desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.