Cyathus stercoreus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Cyathus |
Espeziea | Cyathus stercoreus De Toni, 1888 |
Basionimoa | Nidularia stercorea |
Cyathus stercoreus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.
Karpoforoa: 10 mm arteko garaierakoa eta 6 mm arteko zabalerakoa, upel edo kopa formakoa.
Exoperidioa: Berehala urratzen da eta batzuetan hondarrak ertzean uzten ditu, barrualde leuna eta kolore arre ilunekoa ikusten utziz, esporak dituzten peridiolo beltz eta distiratsuekin hondoan, 1 eta 2 mm-ko dilista formakoa, hondoan funikulu txiki baten bidez finkatuak. Kanpoko aldea ile hertsi eta tentez estalia dago, okre-arrexka kolorekoa, ondoren glabroa geratzen da, gris-arre edo arre beltzaxkakoa. [2]
Etimologia: Cyathus hitza latinetik dator, eta kopa esan nahi du.
Ez du balio gastronomikoak.
Cyathus striatus delakoarekin, honek ile hirtsutuak ditu, marroi iluna da eta barrualdea ildaskatua du. Cyathus olla espeziearekin ere bai, hau ez da hain iletsua.
Udan eta udazkenean. Deskonposatutako simaurra dagoen lurrean ateratzen da, oso zur zaharren hondakinetan, eta suak utzitako hondakinetan,
Mundu osoan, batez ere klima epeleko eremuetan.