Cystodermella granulosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Cystodermella |
Espeziea | Cystodermella granulosa Harmaja, 2002 |
Basionimoa | Agaricus granulosus |
Cystodermella granulosa Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxiko samarra izan daiteke. Bere kolore arre-gorrixkak, kontrastea egiten du basoko goroldioarekin.
Sinonimoak: Agaricus spinulosus, Lepiota granulosa, Agaricus croceus var. granulosus, Cystoderma granulosum, Mastocephalus granulosus, Armillaria granulosa, Cystoderma arcticum.
Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Okre-arre kolorekoa edo gorri mate kolorekoa. Ganbila erdian titi batekin, pikortsua edo furfurazeo-pikortsua, pixka bat oxkarratua ertzean.
Orriak: Zurixka kolorekoak edo gorrixka oso zurbilak, itsatsiak, nahikoa estu eta orritxoekin.
Hanka: Nahiko sendoa, eraztun delikatua, iheskorra, kotoizkoa, ezkataz estalia, kapelaren antzeko kolorekoa, eraztunaren gainetik zertxobait zurbilagoa bada ere.
Haragia: Zurixka edo pixka bat horixka, desatsegin samarreko usaina du.[2]
Etimologia: Cistoderma terminoak, azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du. Granulosum epitetoa latinetik dator, pikortsua esan nahi duen "granulosus" hitzetik. Kapelaren dekorazioagatik.
Ez du interes gastronomikorik.[3]
Cystoderma cinnabarinum delakoarekin nahas daiteke, hau zinabrio kolore ederrekoa da. Cystoderma amianthinum espeziearekin ere bai, honek hori-okre kolorea du. Cystoderma carcharias gris-gorrixka edo haragi kolore zurbilekoa da.[4]
Batez ere udan eta udazkenean, erretxinadun basoetan, beste mota bateko basoetan ere atera daiteke. Nahiko urria.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Groenlandia, Islandia, Europa, Svalbard, Errusia, Kaukasia, Mongolia, Japonia, Hego Korea, Himalaiako eremua, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[6]