Deconica inquilina

Deconica inquilina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaDeconica
Espeziea Deconica inquilina
Romagn., 1937
BasionimoaAgaricus inquilinus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hankak gortina dauka
 
espora purpura-marroiak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deconica inquilina Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Agaricus rufidus, Agaricus inquilinus var. ß squarrulosus, Naucoria inquilina, Agaricus ecbolus, Tubaria inquilina, Tubaria ecbola, Psilocybe inquilina, Melanotus inquilinus, Psilocybe ecbola.

Kapela: 0,8 eta 1,5 cm bitarteko diametroarekin. Ganbiletik pixka bat kanpai itxurakora, ildaska nabariekin, higrofanoa, okre zurbiletik arrexka kolorerakoa, haragi gutxirekin.

Orriak: Hasieran zurbilak gero okre antzekoak edo arrexka kolorekoak. Ez estu, nahikoa zabalak, oinera mehetuak.

Hanka: Orokorrean ez oso luzea, kapelaren kolorekoa, hasieran errezelaren hondar zuriekin.

Haragia: Hutsala.[2]

Etimologia: Psilocybe hitza, grekozko bi hitzetatik dator: biluzik, esan nahi duen “psilos” hitzetik eta burua, esan nahi duen, kūbe” hitzetik, pileotik askatzen den azal meheari egiten dio erreferentzia. Inquilina epitetoa latinetik dator, maizter, besteren etxe bateko biztanle, esan nahi duen “inquilinus” hitzetik. Makiletan edo belarretan hazten delako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea. Susmagarria Psilocybe guztiak bezala.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere habitata egurtxoen hondakinetan edo kaltetutako belarretan nahiko informazio ona da bere determinazio makroskopikorako.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurren hondakinetan edo belarretan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kolonbia, Txile, Groenlandia, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Australia, Zeelanda Berria.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 91 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Deconica inquilina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]