Deconica montana | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Deconica | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Deconica montana P.D.Orton, 1960 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus montanus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deconia montana Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Psilocibinarik ez duela dirudien arren, susmagarria da, hobe da ez biltzea.
Sinonimoak: Psilocybe montana, Psilocybe atrorufa, Psilocybe semilanceata.
Kapela: Txikia, 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik zabalera, titiduna, ertz ildaskatua. Kapelaren azala gelatinakara bereizgarria, glabroa, higrofanoa, erradialki ildaskatua, gorri–adreilu kolore bereizgarria, marroi iluna edo arre-gorrixka kolorekoa, ertzera argitu egiten da.
Orriak: Adnatu-subdekurrenteak, estu samar, sabeldunak, lamelulekin, gorrixkak, ertz zurixkak
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 1,5 eta 4 cm bitarteko garaierakoa, hauskorra, oinarrira zertxobait loditua, errezelaren hondar zurixkekin, hondo arre-gorrixkaren gainean.
Haragia: Arre kolorekoa, hutsala, aromatikoa. Espora-jalkina gris-marroi ilun kolorekoa.[2]
Etimologia: Psilocybe hitza, bi hitz grekotik dator: biluzik esan nahi duen "psilos" hitzetik eta burua, esan nahi duen "kūbe" hitzetik. Pileotik askatzen den azal meheari egiten dio erreferentzia.
Ez du interes gastronomikorik.[3]
Bere gorri-adreilu koloreak beste espezie batzuetatik bereizten du, hala nola Psilocybe semistriata, Psilocybe inquilina …[4]
Udaberrian edo edozein urtarotan. Bakarka edo taldeka. Baso hezeetan kota altuetan. Goroldioekin lotuta dago. Ondo drainatuak eta nutriente gutxi duten lurzoruetan. Belardietan, dunetan, sastrakadietan, zohikaztegietan …
Europa, Islandia, Groenlandia, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Kuba, Kolonbia, Bolivia, Txile, Errusia, Himalaiako eremuaren, Australia.[5]