Discina ancilis Erreinua Fungi Klasea Pezizomycetes Ordena Pezizales Familia Discinaceae Generoa Discina
Espeziea Discina ancilis
Basionimoa Peziza ancilis
Oharra : ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Discina ancilis Discinaceae familiako onddo espezie bat da.[ 1] Jangarria, baina Gyromitra generokoekin nahasteko arriskua du.
Sinonimoak : Peziza perlata, Acetabula ancilis , Discina perlata .
Apotezioa: 4 eta 13 cm bitarteko diametrokoa; hasieran kopa moduan, gero irekia, izurtu samarra.
Himenioa: Zimurtsua, arre ilun kolorekoa isla gorrixkekin. Kanpoko aldea argiagoa arrosakara tonuekin.
Hanka: Laburra, zimurtua.
Haragia: Lodia, zurixka, usaingabea.[ 2]
Etimologia: Perlata epitetoa, perla txikiz apaindua dagoelako du.
Jangarria, baina arriskutsua.[ 3]
Disciotis venosa delakoarekin nahas daiteke, honek kloro-usaina du eta lurrean ateratzen da.[ 4]
Udaberrian. Koniferoen basoetan, egur hondarretan. Ez da oso ohikoa.[ 5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kirgizistan, Japonia.[ 6]
↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak , 2013 , 2014 , 2016 , 2017 , Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak , A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos , Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco , Aeranzadi , 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia] , Ostadar Mendi Taldea.
↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 739 or. ISBN 84-404-0530-8 . .
↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 675 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.). . .
↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia .
↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia .
↑ Discina ancilis : GBIF—the Global Biodiversity Information Facility .