Donamaria | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Donamariako ikuspegia eta Jauregia dorretxea. | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Malerreka | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Natalia Rekarte Oteiza | ||
Posta kodea | 31750 | ||
INE kodea | 31081 | ||
Herritarra | donamariar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°06′40″N 1°40′22″W / 43.11125°N 1.67278°W | ||
Azalera | 23,83 km² | ||
Distantzia | 56 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 452 (2024: ![]() | ||
Dentsitatea | 0,19 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 23,86 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 30,61 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 76,36 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,19 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2] | % 64.3 + % 14.2 hartzaile (2021) | ||
Kaleko erabilera [3] | % | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.donamaria.org |
Donamaria[4] ([donamaɾia]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Malerrekako ibarrekoa, Iruñeko merindadekoa. Iruñea hiriburutik 56 kilometro iparraldera dago, eta Donostiatik 55 km hego-ekialdera.
Donamariak 456 biztanle zituen 2014. urtean.
Etenekogaina mendia da udalerriko mendirik garaiena, eta hor historiaurreko tumuluak daude. Garmendia (1.059 m) eta Txaruta (1.081 m) inguruko tontor aipagarriak dira, halaber.
Donamariak klima ozeaniko epela dauka, euri ugari eta erregularrekin. Horrez gain, aldaketa termikoa txikia da eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten (ezta abuztuan ere). Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 15 gradu artekoa eta prezipitazioak 1.800 eta 2.000mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 170 edo gehiago izan daitezke.
Herriaren inguruko basoetan, hosto erorkorreko espezieak nagusitzen dira, batez ere pagoa (800 hektarea). Horren atzetik haritza (250 hektarea), gaztainondoa (200 hektarea), lizarra, intsinis pinua eta bestelako espezieak datoz. Donamarian, landaturiko larizio pinu ugari dago, batez ere Korsikatik ekarria. Landaketak XIX. mendean hasi ziren.
Donamariak mugakide ditu Doneztebe eta Bertizarana iparraldean; Baztan eta Bertizarana, ekialdean; Oiz, mendebaldean; eta Ultzama, hegoaldean.
Donamaria udalerria bi herrik osatzen dute: Donamariak eta Gazteluk. Horretaz gain, Donamariako auzoak lau dira: Uxarrea edo Donamaria (elizaren inguruan sortutako auzoa), Artze, Askarraga eta Igurin. Badira ere auzo izatera iritsisten ez diren etxaguneak, hala nola Bentak, Ola, Igunsoro eta Berrau.
Udalerria Ibargoiara ibarrari loturik egon zen 1845. urtea arte. Urte hartan, Azkarraga, Artze, Donamaria, Gaztelu (azken hau 1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da) eta Igurin herriguneari elkartu zitzaizkion eta Donamaria udalerria osatu zuten, hiriburua Donamaria harturik.
Donamariako biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,19 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Udaletxea plaza nagusian dago. Eraikinak lau solairu dauzka eta 2019. urtean zaharberritua izan zen. Ostatu bat, herriko liburutegia eta etxebizitzak ere ditu. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Donamariako udaleko idazkaria Oizko, Urrozko eta Beintza-Labaiengo idazkari ere bada.
2007an ez zen udal hauteskunderik izan Donamarian, ez zelako inongo talderik aurkeztu.[5] 2011n egoera bera izan zenez, 2003tik Ricardo Sagasetak jarduneko alkate jarraitu zuen. 2015. urteko udal hauteskundeetan Maite Urroz, hautagai bakarra, izendatu zuten alkate. 2019. urtean bi talde aurkeztu ziren, Herriarengatik eta Denongatik. Lehen aukerak irabazi zituen hauteskundeak, jasotako botuen %74,75 jasoz, eta Natalia Rekarte Oteiza alkate izendatua izan zen. [6]
Udalerria Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da.
Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaiengo linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak ibilbide hau egiten du:
Donamariako bestak abuztuaren 15ean egiten dira, Andre Mariaren Jasokundea ospatzen den egunean.
Gazteluko bestak abuztuaren 4an ospatzen dira, Santo Domingo egunean.
Udalerriaren sarreran dagoen Jauregia dorretxea Nafarroa Garaiko ondare historikotzat sailkatuta dago. Jasokundearen Ama Birjinaren elizak, berriz, dorre biribila dauka eta kono itxurako teilatua. Elizak, gurutze latindar formako oinarria dauka.
Etxeei dagokienez, honakoak nabarmentzen dira:
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
![]() |
Malerrekako udalerri aurkibidea | ![]() |
---|---|---|
Beintza-Labaien • Bertizarana • Donamaria • Doneztebe • Elgorriaga • Eratsun • Ezkurra • Ituren • Oiz • Saldias • Sunbilla • Urroz • Zubieta |