Drosofila malkoduna | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Coprinaceae |
Generoa | Lacrymaria |
Espeziea | Lacrymaria lacrymabunda Pat., 1887 |
Basionimoa | Agaricus lacrymabundus |
Drosofila malkoduna (Lacrymaria lacrymabunda) Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Itxura erakargarria ez badu ere, jan daiteke.
Sinonimoak: Agaricus velutinus, Hypophyllum xerampelinum, Agaricus lacrymabundus, Coprinus velutinus, Agaricus purpureobrunneus, Hypholoma velutinum, Psathyra lacrymabunda, Hypholoma lacrymabundum, Geophila lacrymabunda, Lacrymaria velutina, Glyptospora velutina, Cortiniopsis lacrymabundus, Drosophila lacrymabunda, Lacrymaria lacrymabunda, Lacrymaria lacrymabunda f. gracillima, Psathyrella velutina, Psathyrella lacrymabunda, Drosophila velutina.
Kapela: 3 eta10 cm bitarteko diametrokoa, kolore aldakorrekoa, arre-buztin kolorekoa, arre-okrea edo okre-lehoi kolorekoa, esferikoa gaztetan eta gero ireki eta lautu egiten da, gutxi markatutako titi batekin. Azalean zuntzezko berezko estaldura bat du eta honek itxura iletsu eta belusatua ematen dio.
Orriak: Zabal, Itsatsiak, arrexka kolorekoak, esporak heltzean ilundu egiten diren tantatxo garden ugarirekin, hauek, orban sakabanatuak uzten dituzte. Bukaeran, ia beltzak, ertz argiagoarekin.
Hanka: 2 - 10 x 0,4 - 1 cm-koa, sendoa, trinkoa, barnehutsa, hauskorra, kolore zurbilekoa, gero marroi-okre zikin edo arrexka bihurtzen dena; azala oso fibriloso-pilosoa; gortina zuria, ugaria, hondarrak kapelaren ertzean uzten ditu eta oinean zuntzexkaz egindako eraztun iraunkor bat osatzen du, esporek belztuta.
Haragia: Irmoa, oso hauskorra, arrexka edo arre-lehoi kolorekoa, zehaztugabeko usaina du.[2]
Etimologia: Lacrymaria terminoa "lacrima" hitzetik dator, hau da, orriei itsatsitako malko-tanten antzeko tantak dituzten onddoak. Vellutina epitetoa latinetik dator, azalera belusatua esan nahi duen "velutinus" hitzetik.
Jateko itxura onegirik ez badu ere, nahiko ona bezala kontsideratuta dago.[3]
Antzeko Psathyrella bat dago: Psathyrella pyrotricha, espezie urria, kolore biziagoak ditu, gorri-lehoi kolorea. Psathyrella xanthocystis delakoak ere badu antza, honek kapela zimurtua du.[4]
Uda amaieran eta udazkenean, sortetan, basoetako lurrean, bide bazterretan, parkeetan etab.[5]
Amerika, Europa, Asiako iparraldea, Australia, Zeelanda Berria.[6]