Dumontinia tuberosa

Dumontinia tuberosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaHelotiales
FamiliaSclerotiniaceae
GeneroaDumontinia
Espeziea Dumontinia tuberosa
L.M.Kohn, 1979
Datu orokorrak
OstalariaBaso-eguerdilili eta Anemone ranunculoides
BasionimoaOctospora tuberosa
Mikologia
 
bizkarroia da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Dumontinia tuberosa Sclerotiniaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Sclerotinia tuberosa, Peziza radicata, Helotium tuberosum, Whetzelinia tuberosa.

Karpoforoa: 1 eta 2,5 cm bitartekoa. Esklerozio batetik hainbat banakotan (6ra arte) sortzen den kopa pendunkulatu baten formakoa. Barruko azala arre ilunetik gorrira arteko kolorekoa, kanpoko azala argiagoa, horia edo hori-okre kolorekoa, leuna.

Hanka: 2 eta 8 cm bitarteko garaierakoa. Liraina, goialdean arre argia, beltzaxka behealdean, barnehutsa, uhindua, koparen aurreko zatian loditua, biloz estalita, ia bere luzera osoa lurperatuta. Eskletozioa borobildu-luzanga irregular formakoa (1-3 cm) beltza kanpotik eta zuria barrutik.

Haragia: Urria, argizarizkoa, usaingabea, meleka.[2]

Etimologia: Tuberosa epitetoa latinetik dator, tuberkuludun esan nahi duen “tuberosus” hitzetik. Boilur baten antzeko esklerozidioa duelako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaila da nahastea.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberriaren hasieran. Lurzoru hezeetan, Anemona nemorosa-ren sustraien inguruan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak, Europa osoa, Errusia, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 671 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Dumontinia tuberosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]