Egur-bikor gorria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Sordariomycetes |
Ordena | Hypocreales |
Familia | Nectriaceae |
Generoa | Nectria |
Espeziea | Nectria cinnabarina Fr., 1849 |
Egur-bikor gorria (Nectria cinnabarina) Nectriaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Globo forma antzeko fruktifikazioak garatzen dituen onddoa, bigunak, soropildutako 2 mm-ko diametrora iristen diren peritaezio-kolonia ugariz osatua; heltzean, hazteko erabiltzen duten adarren azala hausten dute. Kanpoko azalera zimurtsua da, gorri-zinabrio koloretik arre-gorrixkara doan kolorekoa, zenbat eta zaharragoa izan orduan eta ilunagoa, papilatua, ostiolo txikiekin. Peritezioen horma purpura kolorekoa bihurtzen da KOH erreaktiboarekin kontaktuan.[2]
Batzuetan forma konidiala agertzen da, inperfektua, Tubercularia vulgaris, 5 mm inguruko diametroko kolore arrosako pulbinuluak eratzen dituena eta peritezioak garatzen diren estroma eratzen duena.[3]
Ez du interes gastronomikorik.
Hostozabalen adartxo hiletan, edozein motatakoetan, batzuetan parasito, baina ez aktibo.[4]
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[5]