Egur-ziza bidaiaria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Pholiota |
Espeziea | Pholiota gummosa Singer, 1951 |
Basionimoa | Agaricus gummosus |
Egur-ziza bidaiaria (Pholiota gummosa) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Flammula gummosa
Ez du sukaldaritzarako balio.
Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, ondoren ganbila, azkenean kamutsa edo zertxobait hondoratua; oso hori kolore argikoa, hori-lasto kolorekoa edo, hori-berdexka argikoa, zahartzean koloregabetzen joaten da, kolore okre antzeko bat hartuz. Azal likatsu samarra du gaztetan, gero lehorra, gutxi ikusten diren ezkata txikiz zikinduta eta zahartzean desagertu egiten dira.
Orriak: Estu, Itsatsiak, kolore hori oso argikoak, ondoren beix kolorekoak, eta azkenik, herdoil kolorekoak.
Hanka: 3 - 6 x 0,5 - 0,8 cm-koa, zilindrikoa, zaila, zahartzean barnehutsa; zuri-horixka kolorekoa edo hori-berdexka argikoa, zahartzaroan marroixka oinarritik hasita, ile meheez estalia. Zuri-horixka koloreko eraztuna du.
Haragia: Mehea, kolore hori argikoa; usain ahula, baina ez desatsegina; errefau-zaporea.[2]
Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Gummosa epitetoa, elastikoa delako du.
Sukaldaritzarako baliorik gabea. Kalterik egiten ez duen espeziea.[3]
Pholiota lenta delakoarekin, kolore argikoa da hau ere, baina honek ez du tonu horixkarik, krema kolorekoak baizik, eta ez da soropildua sortzen. Bere itxura eta habitata kontuan hartzen badira, zaila da nahastea.[4]
Udazkenean, sortaka zuhaitzen motzondoetan edo itxuraz lurrean basoko bideetan zehar, ibilgailuen arrastoen lokatzean. Oso ohikoa.[5]
Europa, Ipar Amerika, Australia, Zeelanda Berria.