Egur-ziza bikaina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Gymnopilus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Gymnopilus junonius P.D.Orton, 1960 | |||||||||||||||||||||||||||
Banaketa mapa | ||||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus junonius | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Egur-ziza bikaina (Gymnopilus junonius) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie honek batzuetan, aparteko neurriak hartzen ditu.
Sinonimoak: Pholiota junonia, Dryophila junonius, Pholiota spectabilis var. junonia.
Kapela: 4 eta 12 (15) cm. arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila, batzuetan titi apur batekin; hori kolore ederrekoa edo hori-gorrixkakoa; gainazal zuntz-duna edo xerloduna, baina ezkata sendorik gabe, benetako Pholiota-tan bezala.
Orriak: Ez estu, eskotatuak, okre-hori kolore ederrekoak, edo hori bizikoak, esporak heltzen direnean marroi-azafrai kolorekoak. Igurtziz arre-gorrixka kolorea hartzen dute.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxoago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 8-12 (15) x 1-3 (4) cm-koa, zilindrikoa, oinarrirantz mehetua, sendoa, horia, arre-gorrixka oinarrian. Eraztuna mintzezkoa eta ondo garatua, horia, gero herdoil kolorekoa.
Haragia: Lodia, irmoa, zurixka edo horixka, igurtziz marroi kolorea hartzen du; usain atsegina du eta zapore mingotsa.[2]
Etimologia: Gymnopilus hitza, “gymn” aurrizkitik dator, biluzia esan nahi du, eta “polis” atzizkiak, txapela esan nahi du. Kapela biluziak edo burusoilak. Junonius epitetoak Saturnoren alaba Juno jainkosa erromatarra aipatzen du.
Pozoitsua ez den arren, bere haragia , oso mingotsa da, eta horrek janezina bihurtzen du. Mozkortu ere egiten du.[3]
Espezie hau, bere generoko beste batzuetatik bereizten da, bere kapela ezkatarik gabea delako, eta bere tamaina handiagatik.[4]
Udaren azkenean eta udazkenean. Sahats, makal eta pinuen enborretan edo adar-lodietan agertzen da, gehienetan taldeka. Nahasezina.[5]
Amerika, Europa, Afrika, Asia, Australia, Zeelanda Berria.[6]