Egur-ziza ezkatatsua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Pholiota | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Pholiota squarrosa P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus squarrosus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Egur-ziza ezkatatsua (Pholiota squarrosa) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Alkoholik edaten ez bada, gaztetan jan daiteke, baina ez da jateko gozoa.
Sinonimoak: Agaricus floccosus, Agaricus pilosus, Agaricus mammosus, Agaricus squamosus, Agaricus reflexus, Agaricus squarrosus var. reflexus, Lepiota squarrosa, Gymnopus reflexus, Agaricus verruculosus, Pholiota squarrosa var. verruculosa, Dryophila squarrosa, Naucoria squamosa, Pholiota reflexa, Hypodendrum floccosum.
Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbil-kanpai itxurakoa eta gero zabaldu egiten da, titi zabal batekin eta ertzak luzaroan biribilduta. Lehorra da eta ez da ikusgarria, horrek bereizten du aurivella eta adiposa espezietatik. Hondoko kolorea hori-arrosa da, eta ezkata marroiak ditu azalaren gainean. Ezkatak ugariagoak dira ertzetan erdigunean baino. Aurivella eta adiposa espezietan kontrakoa gertatzen da.
Orriak: Itsatsiak, estu, meheak, hori argi kolorekoak eta gero marroiak.
Hanka: Luzea eta oinarrira mehetua, zuri-horixka kolorekoa, kapelak dituen antzeko ezkatekin eta goialdean eraztun bat du. Ez da likatsua, adiposa espeziea berriz bai.
Haragia: Zaila, zuri-horixka kapelan eta ilunagoa oinean, usain eta zapore desatseginekoa, errefauarena.[2]
Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Squarrosa epitetoa latinetik dator, ezkata nahasiak, esan nahi duen "squarrosa" hitzetik. Kapela eta oinean ezkatak dituelako.
Ez du sukaldaritzarako baliorik, astun samarra ere bada.[3]
Pholiota subesquarrosa delakoa, squarrosa espeziearen forma bat da, honek kapela horiagoa du, ezkata gutxiago eta argiagoak izaten ditu, eta koniferoen enborretan hazten da. Armillaria ostoyae perretxikoarekin nahas daiteke.[4]
Udazkenean agertzen da, hostozabalen eta koniferoen zuhaitz bizietan edo hiletan, faszikuluak eratuz.[5]
Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia.[6]