Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra delakoa Donostiako Zinemaldian Epamahai Ofizialeko kideek Sail Ofizialean aurkeztutako filma guztien artean antzezpen onena burutu duen emakumezko aktoreari eskeini ohi dioten saria da.
1960. urterarte Emakumezko Antzezpenaren Zulueta Saria deitzen zen, aldiz 1961-1989 bitartean Emakumezko Antzezpen Onenaren San Sebastian Saria deitua zen, 1990etik aurrera gaur egungo Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra izendapena daramalarik.
1953 eta 1954 artean emakumezko espainiar aktoreak bakarrik saritu ohi ziren. 1955eko ekitaldia kolorezko filmetan berezitu zen eta sariak soilik haien kalitatean oinarrituz eman zituen. 1980 eta 1984 artean Zinemaldiak FIAPFko A Kategoria galtzean ez zen sari hau eman.
2021tik aurrera, gizonezko eta emakumezko aktoreak bereizteari utzio zion Zinemaldiak, aurrerantzean Aktore protagonista onena eta Bigarren mailako aktore onenaren sariak banatu zirelarik, aktoreak gizonezkoak edo emakumezkoak izan zitekeelarik.