Erbi-belarria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pyronemataceae |
Generoa | Otidea |
Espeziea | Otidea onotica Fuckel, 1870 |
Basionimoa | Peziza onotica |
Erbi-belarria (Otidea onotica) Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri oso kaskarra.
Sinonimoak: Peziza rosea, Scodellina onotica, Peziza leporina subsp. onotica, Peziza leporina var. onotica, Aleuria onotica, Otidea leporina var. rubescens.
Karpoforoa: Belarri formako errezeptakulua. Alde batetik arrakalatua oinarriraino, 10 cm-ko garaiera eta 5 cm-ko zabalera izan dezake, glabroa eta hori-okre kolorekoa kanpotik, barrualdetik tindu arrosa koloreko arin batekin.
Hanka: Oso laburra. Lurra ukitzen duen oinarria ile zuriz estalia izaten du.
Haragia: Mehea eta hauskorra.[2]
Etimologia: Onotica epitetoa grekotik dator, astoa, esan nahi duen "onos" hitzetik eta belarri, esan nahi duen "ous" hitzetik. Bere formagatik.
Jan daiteke, baina jangarri kaskarra da.[3]
Otidea concinna delakoarekin nahas daiteke, hau ez da oso ohikoa, eta kolore hori limoi argitsua du, bai barrutik bai kanpotik. Otidea abietina delakoarekin ere bai, hau oso urria da eta koniferoen basoetan hazten da.[4]
Udazkenean nahikoa ohikoa, hostogalkorreko basoetako lurrean, batez ere haritzetatik eta pagoetatik eroritako hostoen artean.[5]
Ipar Amerika, Txile, Europa, Errusia, Kazakhstan, Txina, Japonia.[6]