Esnegorrikorra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius semisanguifluus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Esnegorrikorra (Lactarius semisanguifluus) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Lactarius sanguifluus eta Lactarius deliciosus baino kalitate txikiagoa du. Lactarius-en barruan dapetes (latex laranja) sekzioak elkarren oso antzekoak diren espezieak ditu. Denak jangarriak, baina kalitate desberdinekoak.
Sinonimoa: Lactarius sanguineovirescens.
Kapela: 3 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da inbutu itxuran. Laranja-berde kolorekoa lehenbizi, gero gris-berdexka, orban berde ilunekin eta eremu zirkularrekin.
Orriak: Nahikoa estu, urkilatuak oinaren ondoan, tartekatutako orritxoekin, itsatsiak, hasieran laranja zurbil kolorekoak, gero guztiz berdexkak, baina ertzetan laranja koloreko tonuak ikusten dira
Hanka: Zilindrikoa, hasieran betea, gero barnehutsa, kapelaren antzeko kolorekoa, amaieran berdez edo urdin-berdexkaz zikindua.
Haragia: Lodia, zurixka, baina latexak azenario kolorez zikindua. Gero, gorri-odol kolorera pasatzen da, eta azkenik, urdin-berdexkara. [2]
Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Jangarria.[3]
Lactarius deliciosus eta Lactarius sanguifluus delakoekin nahas daiteke.[4]
Udazkenean, koniferoen basoetan. Batez ere Pinus sylvestris-en azpian.[5]