Esneki argia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius pallidus Pers., 1797 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Esneki argia (Lactarius pallidus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Susmagarria da eta ez da kontsumitu behar.
Sinonimoak: Agaricus pallidus, Galorrheus pallidus, Lactifluus pallidus, Lactarius nominabilis, Lactifluus nominabilis.
Kapela: 4 eta 12 cm. arteko diametrokoa edo gehiagokoa, haragitsua hasieran, gero deprimitua eta amaieran inbutu formakoa eta ertza denbora luzez biribildua. Azala likatsua hezetasunarekin eta krema-haragi zurbil-zurbil kolorekoa. Uniformea eta larru-zikinaren koloreko tonu batzuekin. Apur bat simurra da.
Orriak: Itsatsiak edo dekurrenteak, estu eta meheak, hasieran zurixkak, gero gorriz zikindutako krema-zurbil kolorekoak eta esporetako hauts zurixka batekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Sendoa eta laburra, batzuetan eszentrikoa, kapelaren kolore berekoa, orban gorrixkekin hau ere eta likatsua da goia izan ezik, goia pruinosoa eta lehorra.
Haragia: Zurixka, gero zerbait gorrixka batez ere oinean, fruta usain leuna du eta zapore garratza.
Esne zuria, eta ez da kolorez aldatzen, hasieran gozoa eta gero erabat garratza.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean.
Nahasmenduak sortzeko susmagarria da eta ez da kontsumitu behar.[3]
Lactarius hau oso arrunta da eta erraz ezagutzen da kapelaren kolorearen uniformetasunagatik.
Lactarius albocarneus-ekin nahas daiteke, honen latex zuria horitu egiten da lehortzean, eta Lactareus musteus-ekin, honek izokin koloreko zirkulu bat du oinaren muturrean.[4]
Udan eta udazkenean agertzen da hosto-zabal basoetan, batez ere pagadietan.[5]
Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Himalaiako eremua.[6]