Esneki laranja | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius aurantiacus Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus testaceus var. aurantiacus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Esneki laranja (Lactarius aurantiacus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Jangarri oso kaskarra.
Sinonimoak: Agaricus hybridus, Agaricus rufus, Agaricus testaceus, Agaricus aurantiacus, Galorrheus aurantiacus, Lactifluus aurantiacus, Lactarius mitissimus.
Kapela: 2 eta 6 cm. arteko diametrokoa, bola formakoa, gero ganbila eta titi kamuts eta zabalarekin. Bere ertz mehea hasieran makurtua eta gero zuzena eta uhindua. Azala laranja edo laranja-gorrixka da, ez dago zonatua eta bazterrak argiagoak ditu.
Orriak: Itsatsiak edo dekurrenteak, estu eta meheak, krema kolorekoak, gero laranjara pasatzen direnak, orban gorrixkekin eta esporetako hauts zurixkarekin.
Orri dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Luzea eta bihurgunetsua, meheagoa oinarrian eta goian, liraina, laster hutsik, laranja kolorekoa, kapelaren antzekoa eta pruina zuri-grisaxka batekin. Erraz hausten da klarionsa balitz bezala.
Haragia: Krema kolorekoa orban arrosekin eta samurra. Usain nabarmenik gabea eta zapore mingotsekoa.
Esne zuria eta ugari eta ez da kolorez aldatzen, hasieran gozoa eta gero oso mingotsa.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean. Aurantiacus berriz laranja koloreagatik.
Jangarri oso kaskarra. Bere zapore minagatik ez du balio jateko.[3]
Lactarius mitissimus bezalako kapela laranjadun beste Lactarius batzuekin, batez ere hosto-erorkorretan ateratzen delako eta zapore gozoa edo apur bat garratzagatik bereizten da.[4]
Gehien pinudietan ateratzen da, baina baita hostoerorkorren basoetan ere, hala nola haritz, pago, eta abarretan.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Mongolia.[6]