Esneki zikina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius turpis Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus turpis | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Esneki zikina (Lactarius turpis) Russulaceae familiako onddoa da.[1] Amoniakoarekin, baita lurrunarekin ere, morexka biziz tindatzen da, horri esker, zalantzarik gabe antzeman daiteke. Jangarri kaskarra, batzuek parrilan, edo gatzunetan kontserbatuta kontsumitzen dute.
Sinonimoak: Lactifluus turpis, Galorrheus turpis.
Kapela: 5 eta 20 cm arteko diametrokoa, zahartzean erdian hondoratzen den lau-ganbila. Ertz mehea eta kiribildua, bukaeran zuzendu egiten da. Azala likatsua du eguraldi hezean eta belusatua lehorrean, Hori-oliba koloretik arre-oliba kolorera, eremu edo orban ilunagoekin eta harizpi ilunekin, hauek itxura zikina ematen dioten sare irten bat osatzen dute.
Orriak: Atxikiak edo dekurrenteak, estu eta meheak, hasieran zurixkak baina kolore berdexka-argiko tonuak hartzen dituzte, eta gero krema-gorrixkak, apurtutako lekuetan orban beltzekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Laburra, sendoa, kapelaren kolore berekoa eta batzuetan fosetekin.
Haragia: Lodia, trinkoa, zurixka, airearekin tonu marroi arinak hartzen ditu; usain leuna eta zapore garratza.
Esnea: Ugari, zuria, ez da kolorez aldatzen edo kolore hori-berdexka arinekin. Hasieran gozoa eta gero garratza.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa “lac”, “lactis”, esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Turpis epitetoa latinetik dator eta traketsa esan nahi du. Bere zikin koloreagatik.
Jangarri oso kaskarra.[3]
Lactarius blennius delakoaren antz handia du, baina espezie hau txikiagoa da, eta kapelak ez du orban beltzik, gris-berdexka kolorera pasatzen den esnea du, eta pagadietan agertzen da.[4]
Udan eta udazkenean ateratzen da, leku heze eta ilunetan koniferetan eta urkietan edo baso nahasietan.[5]
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[6]