Esneki zuri-orriarrosa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius controversus Pers., 1800 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Esneki zuri-orriarrosa (Lactarius controversus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Lactarius controversus, tamaina handikoa da, kolore zurixkakoa orban arrosekin. Tonu arrosako orriak eta pixka bat dekurrenteak ditu. Zapore mineko latex zuria du eta batez ere makaletan ateratzen da. Ez da jangarria.
Sinonimoak: Agaricus controversus, Hypophyllum piperatum, Agaricus acris, Agaricus lateripes, Agaricus albidoroseus, Lactarius lateripes, Galorrheus controversus, Pleurotus lateripes, Lactifluus lateripes, Lactifluus controversus, Lactarius controversus var. lateripes.
Kapela: 8 eta 25 cm. arteko diametrokoa. Gogorra baina hauskorra, haragitsua, ganbila, gero kopa edo inbutu formakoa. Bere gaztaroan oso biribilkatutako ertzak, luzaroan irauten dute horrela. Azala zurixka du, eta orban arrosa lausotuak ditu. Pixka bat zonatua eta ertzetan tonu ardo kolorekoekin. Likatsu samarra da eguraldi hezearekin.
Orriak: Dekurrenteak eta oso estu, meheak, hasieran krema-zurixkak eta ondoren haragi-arrosa deigarriko kolorearekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak
Hanka: Zuria, betea, gogorra, ilegabea, motza eta trinkoa, gehienetan erdian, baina eszentrikoa ere izan daiteke.
Haragia: Zuria, gogorra, hauskorra.
Latex zuria eta zapore garratzekoa.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean.
Ez da jangarria garraztasun higuingarria duelako. Hala ere, Europako hego-ekialdeko herrialdeetan, Serbia eta Turkia bezalakoetan jan egiten da.[3]
Lactarius vellereus-arekin, baina honek ez du tonu gorrixkaz zikindutako eremurik, eta orriak ez dira zuritik arrosara igarotze.[4]
Udan eta udazkenean, basoetan eta belardien ertzetan, makal eta burzuntzetatik gertu talde handiak osatuz.[5]
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Argentina, Europa, Errusia, Turkia, Kazakhstan, Japonia, Hegoafrika.[6]