Exidia saccharina

Exidia saccharina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAuriculariales
FamiliaAuriculariaceae
GeneroaExidia
Espeziea Exidia saccharina
Fr., 1822

Exidia saccharina Auriculariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du eta gelatinakara. Toxikoa ez bada ere, ez du sukaldaritzako interesik.

Fruktifikazioa: Erditik zurari itsatsita, lehenbizi irregularki biribildua, ondoren uhindu-tuberkulosoa edo tolestura ondulatuak dituena, sare zabala osatuz. Gelatinakara, irmoa, kanela-lehoi kolorekoa, arre iluna, arre-datil kolorekoa.

Himenioa: Papila desberdinekin, arraroak, garatxoekin.[2]

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exidia recisa delakoarekin nahas daiteke, hau ia berdina da, baina hildako egurretan hazten da, baita zuhaitz bizietan ere, sahatsetan (Salix), makaletan (Populus), haltzetan (Alnus) eta Prunus-etan. Exidia pithya espeziearekin ere bai, honek koniferoetan irteten du eta ia ez du garatxo glandularrik.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, koniferoen adar bizietan eta erorietan, batez ere, Larix, Picea eta Pinus-etan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Mongolia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 664 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 638 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  5. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]