Ezko horia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe chlorophana Wünsche, 1877 |
Basionimoa | Agaricus chlorophanus |
Ezko horia (Hygrocybe chlorophana) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritza-baliorik gabea katalogatzen da, eta, kalterik egiten ez duen arren, haragi urria eta zapore eskasa duenez, ez du kontsumitzea merezi.
Sinonimoak: Hygrophorus chlorophanus, Hygrophorus pertractatus, Hydrocybe chlorophana, Godfrinia chlorophana.
Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, kanpai itxurakoa, ganbila, gero kamutsagoa; hori-limoi kolorekoa edo hori-laranja kolorekoa, ertz argiagoarekin, batzuetan leuna, beste batzuetan ildaskatua eta hortzekin; eguraldi hezearekin oso likatsua, eta oro har, hezea eta distiratsua.
Orriak: Zabal, adnatak, lodiak eta argizari-itxurakoak, kapelaren kolorekoak baino horixka argiagoak.
Hanka: Leuna, likatsua, zilindrikoa, kolore hori-limoi bizikoa, 4 eta 8 cm arteko diametrokoa eta 3 eta 9 cm arteko luzerakoa.
Haragia: Fina, mintzezkoa, horixka, usain eta zapore bereizgarririk gabe.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Chlorophana epitetoa grekotik dator eta berdexka esan nahi du.
Jangarria, baina sukaldaritzarako baliorik gabea[3]
Kolore horiko zenbait espezie erraz nahas daitezke: Hygrocybe aurantiosplendens, Hygrocybe constan, Hygrocybe quieta, eta abar, guztiak jangarriak dira, baina ez dute sukaldaritzarako baliorik. Azterketa mikroskopiko bat egin behar da bereizi ahal izateko.
Udazkeneko espeziea da, belar baxuko zelaietan ohikoa.[4]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Panama, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Txina.[5]