Ezko hori-zuria | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrophorus |
Espeziea | Hygrophorus chrysodon Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus chrysodon |
Ezko hori-zuria (Hygrophorus chrysodon) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria. Haragi gutxi du eta ia zapore gabea da. Horiz orbantzen den kolore zuria du ezaugarri espezie honek.
Sinonimoak: Agaricus mugnaius, Agaricus gummosus, Gymnopus chrysodon, Agaricus chrysodon var. c gummosus, Limacium chrysodon, Hygrophorus mugnaius.
Kapela: 3 cm-tik 7 cm-ra bitarteko diametrokoa, mamitsua, ganbila, ondoren zabaldu egiten da titi batekin, konkorduna, likatsua. Zuria; hori zurbil kolorez zikinduta, eta, azkenik, guztia kolore horretara pasatzen da, ertzean hori-urre kolorea izaten du. Ertza beherantz biribilduta egoten da, eta kolore horixkako lits txikiak izaten ditu.
Orriak: Zabal, Zuri-krema kolorekoak; hasieran itsatsita gero dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, huts-barrubetea, oinarrira mehetua; goiko aldean eraztun itxurako eremu batez apaindua, kolore argiko lits batzuekin, kapelaren ertzekoak bezalakoak.
Haragia: Zuria, zapore gutxikoa eta usaingabea.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Crysodon epitetoa ere grekotik dator, urrezko hortza esan nahi duen "krusós" hitzetik. Bere koloreagatik.
Erdipurdiko jangarria.[3]
Kapelaren ertzeko lits horiek eta oinaren goialdean dituen pikorrek erraztu egiten dute ezagutzea. Hygrophorus chrysaspis delakoarekin nahas daiteke, honek ez du litsik eta Hygrophorus eburneus espeziearekin, honek zuri garbi kolorea du.[4]
Udazkenean, hostozabalen eta koniferoen basoetan.[5]
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Honduras, Kanariak, Europa, Errusia, Turkia, Taiwan, Kenya.[6]