Galanperna faltsu

Galanperna faltsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLeucoagaricus
Espeziea Leucoagaricus badhamii
Singer, 1951
BasionimoaAgaricus badhamii

Galanperna faltsua (Leucoagaricus badhamii) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna zalantzazkoa da. Toxikoa den susmoa dago.

Sinonimoak: Leucocoprinus badhamii, Lepiota Badhami, Lepiota meleagroides.

Kapela: 7 eta 10 (20) cm bitarteko diametrokoa, sendoa, arre-purpura kolorekoa ezkatekin. Titidun kamutsa eta zanpatua. Hasieran zurixka da, baina, ukitzean, kolore horixka hartzen du, ondoren, kolore gorri-arrexkara edo more-purpurara pasatzen da.

Orriak: Zuriak edo krema kolorekoak, estu samar eta zabalak. Zahartzean arre-oliba kolorera pasatzen dira.

Hanka: Hasieran zuria, gero kapelaren tonu berak hartzen ditu. 10 cm inguruko luzerakoa, barnehutsa, erraboilduna, askotan beste ale batzuen oinekin bat eginda. Karpoforoaren gainerakoan gertatzen den bezala, igurtziz gero kolorez aldatzen da. Eraztuna du.

Haragia: Zuria; moztutakoan, kolore hori-azafraira pasatzen da, eta, ondoren, gorri-ardo kolorera. Amoniakoarekin kolore berdexka hartzen du.[2]

Etimologia: Leucoagaricus terminoa grekotik dator, zuria, argia esan nahi duen "leukós" hitzetik eta "agaricus" hitzetik. Perretxiko zuri bat. Badhamii epitetoa, Charles Badhan (1806-1857) mikologo eta botaniko ingelesaren omenez da.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazkoa, toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepiota meleagroides oso gertu dago, honek hostozabalen basoetan irteten du, meheagoa eta urriagoa da eta gorri ilunez koloreztatzen da ebakitzean. Ez nahastu galanperna jangarriarekin (Macrolepiota procera)[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hazten da, humus asko duten lurretan, lasto edo belar lehorraren hondarretan, baita zerrautsetan ere. Basoan enbor zaharretan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika, Britania Handia, Europa, Afrika.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 360 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 139 or. ISBN ISBN:84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 288 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 187 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]