Galanperna usaintsua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Lepiota |
Espeziea | Lepiota cristata P.Kumm., 1871 |
Galanperna usaintsua (Lepiota cristata) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Bere usainak eta zaporeak ez dute gonbidatzen kontsumitzera. Tamainaz eta itxuraz antzeko Lepiota txiki asko daude, eta horietako asko hilgarriak dira. Beraz derrigorrezkoa da ez kontsumitzea.
Kapela: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, lehenengo kanpai itxurakoa, ondoren ganbil-titiduna, mehea ez oso haragitsua, kolore zuri satinatukoa, erdian titi arre koloreko batekin, kapelaren gainazal osoa ezkata txiki arre-gorrixkaz estalia.
Orriak: Zuriak, oso estu, meheak, libreak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Liraina, mehea, hauskorra, zilindrikoa, barnehutsa, zetaduna. Zurixka, baina arre-arrosa koloreko tonuekin, batez ere oinarrian. Mintzezko eraztuna, nahiko markatua, baina iheskorra.
Haragia: Zuria, usain gogorra eta desatsegina, baratxuria gogorazten duena.[2]
Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepistós" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa. Cristata epitetoa berriz latinetik dator, gandorrarekin edo titiarekin esan nahi duen "cristatus" hitzetik.
Susmagarria da usain desatsegina duelako.[3]
Duen usain berezia eta, batez ere, alboetako ezproidun esporak kontuan hartzen baditugu, zaila da beste lepiota txiki batzuekin nahastea.[4]
Udan eta udazkenean talde txikietan hazten da, hostogalkorren eta koniferoen basoetan eta landetan, lorategietan, sastrakatan, eta baita loreontzietan ere.[5]
Mundu osoan, baina batez ere Europan eta Ipar Amerikan.