Galanperna zinabrio-kolorea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cystodermella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cystodermella cinnabarina Harmaja, 2002 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus granulosus var. cinnabarinus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Galanperna zinabrio-kolorea (Cystoderma cinnabarinum edo Cystodermella cinnabarina) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da gomendatzen sukaldean erabiltzea.
Kapela: 3 eta 6 (8) cm bitarteko diametrokoa, kanpai formakoa. Gorri bizi (zinabrio gorria) kolorekoa edo laranja-adreilu kolorekoa, ezkata piramidal txikiez estalita.
Orriak: Zuriak edo krema-zuri kolorekoak, estu, eta estuak, hasieran itsatsi-biribilduak, ondoren oinetik bereizita.
Hanka: Zilindrikoa, erraboildun samarrekoa, 4 eta 6 cm bitarteko altuerakoa eta 0,4 eta 0,9 cm bitarteko lodierakoa. Oina bi zatitan banatzen duen eraztun zurixka eta furfurazeo bat du, goialdea zurbila eta behekoa kapelaren kolore berekoa. Egitura ezkatatsua eta haritsua du.
Haragia: Zurixka, zapore eta usain bereizgarririk gabea.[2]
Etimologia: Cystoderma terminoak azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du. Cinnabarinum epitetoa latinetik dator, zinabrioaren kolore, esan nahi duen "cinnabarinus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Ez da gomendagarria, baina ez toxikoa.[3]
Perretxiko eder bat da, bere kolore gorri-zinabrioagatik, zaila, beraz, nahastea. Cystoderma granulosum delakoak lehoi-gorri kolorea du. Cystoderma carcharias perretxikoarekin ere nahas daiteke.[4]
Udazkenean, pinudien goroldio artean. Urria.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Dominikar Errepublika, Europa, Errusia, Kazakhstan, Japonia.