Galaperna arre-arrosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Lepiota |
Espeziea | Lepiota brunneoincarnata |
Galaperna arre-arrosa (Lepiota brunneoincarnata) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1][2] Parafaloidiano sindromea. Espezie hilgarria.
Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, lehenik globo-erdi itxurakoa, gero ganbila eta ondoren zabaldu egiten da; arre-haragi koloretik arre-gorrixkara doana, azala ezkata zentrokideekin urratuta.
Orriak: Zuriak, estu samar.
Hanka: Zurixka goialdean, gainerakoa ezkatatsua, kapelaren kolore berekoa, bi eremuak bereizten dituen eraztun kortiniforme batekin, gaizki bereizten ditu; azkenean ia dena leuna.
Haragia: Zuria, usain ahulekoa.[3]
Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepistós" hitzetatik eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik dator, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.
Pozoitsua, hilgarria.[4]
Lepiota kuhneriana delakoarekin. Lepiota fuscovinacea espeziearekin ere bai, honek markatutako tonu arre-ardo kolorekoak ditu.
Udan eta udazkenean; lorategietan edo basoetan. Urrian.[5]
Itsaso Beltzako eremua, Europa, Ipar Amerika, Txina.