Geastrum quadrifidum | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Geastrales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Geastraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Geastrum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Geastrum quadrifidum Pers., 1794 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Geastrum quadrifidum Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Geastrum minus, Geastrum coronatum, Lycoperdon coronatum, Geaster coronatus.
Esporokarpoak: Txikiak (2-3, zabalak baino altuagoak izatera iritsiz) eta gogorrak, bola formako marroi-gris-purpura kolorekoak, ehun-geruza desberdinez osatutako peridio batek bilduak.
Kanpoko exoperidioa: 4 eta 5 puntatan banatzen da (laktiniak, hankak), ez da higroskopikoa (hezetasunak ez du eraginik irekitzeko edo ixteko), hori-marroi koloreko eta haragi zuria duen izar bat osatuz, okertutako muturrak beherantz lurperatuz, esporen zakua altxatzeko.
Endoperidioa: Emankorra, zorro biribil zuri eta irmo baten barruan gaztetan, baina marroia eta hautsez betea zaharretan.
Hanka: Motza eta mehea. Poroa edo peristoma goian. Espora-jalkina marroi ilun kolorekoa.[2]
Etimologia: Geastrum terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nihi duen "àster" hitzetik. Quadrifidun epitetoa, lautan zatitzeagatik du; esporei egiten die erreferentzia.
Jangarri kaskarra.[3]
Geastrum fornicatum, askoz handiagoa da (15 baino handiagoa izan daiteke). Geastrum minimun delakoak 7 latiniatik gora izan dezake.[4]
Udan eta udazkenean. Espezie ez oso arrunta, baina kosmopolita (5 kontinenteetan). Saprofita, humusetan eta orbeletan koniferoen azpian (izei gorria)
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, El Salvador, Jamaika, Brasil, Bolivia, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[5]