Gibel-laranja orinduna | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula maculata Quél., 1878 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gibel-laranja orinduna (Russula maculata) Russulaceae familiako onddoa da.[1] Ez da jangarria.
Kapela: 4 eta 10 cm. arteko diametrokoa. Hasieran globo formakoa, gero denbora luzez ganbila eta azkenean laua eta hondoratua, apur bat zilbor formakoa, ertza luzaroan makurtuta eta zahartzean pixka bat ildaskatua. Azala ez oso bereizgarria, laranja kolore distiratsukoa, gerezi-gorria edo gorri-horixkakoa, beti gorrixka tonu zurbilekin eta krema koloreko eremuekin eta orban herdoil kolorekoekin, horiek ugariagoak dira erdigunean.
Orriak: Libreak-itsatsiak, hasieran krema kolorekoak eta gero hori-okre kolorekoak herdoil orbanekin.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindrikoa, sendoa, gogorra eta biribildua oinarrian. Kolore zurixka du, batzuetan tonu gorrixkak tindatzen dute eta herdoil koloreko orbantxoak izaten ditu.
Haragia: Trinkoa, bere gogortasunagatik Russula lepida-rena gogorarazten du, kolore zurixkakoa, gero tonu horixka hartzen du, fruta usainekoa eta zapore garratz berantiar eta iragankorrekoa.
Sulfato ferroso-rekin arrosa zurbil kolorea hartzen du.[2]
Etimologia: Latinetik dator russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Maculata ere latinezko maculatus-etik, orbandu. Kapelaren gaineko orbanengatik.[3]
Ez da jangarria.[4]
Russula melliolens eta Russula decipiens-ekin nahas liteke.
Udan eta udazkenean bizi da hosto-zabaletan, haritz eta pagoen azpian, baina batzuetan alertzeen azpian ere agertzen da.[5]
Europa, Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Taiwan, Gabon, Errusia eta Kanada.