Gibelberde orrikrema | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula aeruginea Fr., 1863 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gibelberde orrikrema (Russula aeruginea) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gordinik pikantea, prestatu egin behar da. Kolore gris-berdexkako Russula bat da, beste Russula berde batzuena baino tamaina txikiagokoa.
Kapela: 5 eta 8 (11) cm arteko diametrokoa, haragitsua, lehenik oso ganbila, gero, laua eta hondoratua. Azala bereizgarria, distiratsua, likatsu samarra, berde-eski kolore oso arinetik berde-brontze eta gris altzairu kolorera, batez ere gris-berdexka, erdigune ilunagoarekin, baina batzuetan erabat okre-zurbila eta diskoa berde-belar kolorez zikindua, askotan herdoil koloreko orban txikiak izaten dituzte. Ertza mehea, biribildua, erregularra, pixka bat ildaskatua eta gainerakoa baino zurbilagoa.
Orriak: Oso estu, urkilatuak, itsatsiak edo libreak, hauskorrak, krema-zurixka kolorekoak eta ondoren okre-antzekoz zikinduak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Betea, zilindrikoa, oinarrian mehetua, sendoa, zurixka, oinarrian arre-horixkaz zikintzen da.
Haragia: Lodia, irmoa, zurixka, grisa bihurtzeko joerarekin. Zapore pikante samarra jaso berritan, geroago ia gozoa. Sulfato ferrosoarekin kolore hori-laranja arina hartzen du; ordubetera arrosa-haragi kolorera pasatzen da.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok. Aeruginea epitetoa ere latinetik dator “aerugo-aeruginis” hitzetik, gardinga esan nahi du. Koloreagatik
Gordinik pikantea izateagatik baztertu egin behar da. Autore batzuentzat erdipurdiko jangarria da.[3]
Russula heterophylla perretxikoarekin.[4]
Udan eta udazkenean, urkietan eta koniferetan.[5]
Europa, Ipar Amerika, Afrikako iparraldea eta Kanariar uharteak.