Gibelilun orritinkoa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula densifolia Gillet, 1874 |
Gibelilun orritinkoa (Russula densifolia) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Eskualde batzuetan txerriak elikatzeko erabiltzen da. Gastronomian gutxi erabilia, agian haragiaren hornigai gisa. Orriak kendu egin behar dira, pikatu egiten dute.
Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, irregularra, zilbor forma apur batekin, Ertz inkurbatua. Hasieran zurixka, ondoren, horixka edo hori-oliba kolorekoa arrez nahasita, azkenean gris-arre kolorea hartzen du. Kapelaren azala ez da likatsua eguraldi hezean, lehorra eta matea eguraldi lehorrarekin.
Orriak: Estu, tartekatutako orritxoekin, itsatsiak, meheak, krema-horixkak hasieran, ondoren, krema-okre kolorekoak.
Hanka: Motza, 4 - 5 cm luze eta 1 - 2 cm lodi, zilindrikoa, oinarrian zertxobait inkurbatua. Betea, gogorra, pruinaduna, matea, zurixka, zahartzean eta igurztean belzteko joera du.
Haragia: Lodia, gogorra, zuria gaztetan, ondoren krema-grisa, ebakitzean pixkanaka gorrituz joaten da, azkenean gris-beltzaxka bihurtzeko. Haragiaren zaporea leuna da, eta orriena zertxobait akrea.[3]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.
Jangarri oso kaskarra.[4]
Russula albonigra delakoarekin, baina honen haragia ez da gorritzen, baizik eta beltza bihurtzen da aurrez kolore gorritik pasatu gabe.
Udan eta udazkenean, hostozabalen eta koniferoen azpian.[5]
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia eta Himalaiako eremua.