Gibelokre hankazuria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula ochroleuca Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gibelokre hankazuria (Russula ochroleuca) Russulaceae familiako onddoa da.[1] Russula trinko samarra da, kapelaren ertza leuna eta haragia zapore garratz samarrarekin. Bere kolorea, inoiz tonalitate berdexkak izan ditzake. Ez du kalterik egiten baina ez da jangarria.
Sinonimoak: Agaricus georgii, Agaricus ochroleucus, Agaricus pectinatus var. γ ochroleucus, Hypophyllum luteoalbum.
Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, ganbila, gero laua, ez oso hondoratua eta ertza nahiko lodia, makurtua, uhindua eta pixka bat ildaskatua. Hori-okre kolorekoa da, baina hori-okre oliba samarra ere izan daiteke. Azala erdiraino bereiz daitekeena.
Orriak: Itsatsiak, meheak, estu samar, krema-zuri kolorekoak, orban marroi-gorrixkak dituzte askotan.
Hanka: Zuria, baina arrez edo arrosaz zikinduta egoten da oinarrian eta kolore grisaxka hartzen du, batzuetan orban gorrixkekin.
Haragia: Zuria, tindu grisaxka hartzen du. Ia usaingabea da, zapore gozo samarrekoa eta gero garratz samarra. Sulfato ferrosoarekin erreakzio laranja zurbila.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Ochroleuca epitetoa grekotik dator, "ochros" hitzetik, hau da, horixka, okrea eta zuria esan nahi duen "leukos" hitzetik. Bere okre zurbil koloreagatik.
Ez da jangarria.[3]
Russula pectinata delakoarekin nahas daiteke, baita oinaren oinarria gorrixka duen Russula insignis espeziarekin eta Russula sororia perretxikoarekin ere.[4]
Udan eta udazkenean agertzen da, hostozabalen eta koniferoen basoetan.[5]
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Uruguai, Islandia, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Taiwan, Australia, Gabon.[6]