Habia leuna | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Cyathus |
Espeziea | Cyathus olla Pers., 1801 |
Basionimoa | Peziza olla |
Habia leuna edo kabia leuna (Cyathus olla) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako baliorik. Haragi gutxiegi eta zaporegabea.
Karpoforoa: 9 eta 15 mm bitarteko altuerakoa eta 7 eta 13 mm bitarteko diametrokoa, mintz batez itxia gaztetan, gero kaliz txiki baten moduan irekita, Inbutu itxuran, oin estuarekin eta aho zabalarekin. Peridioa edo kanpoko azala tomentosoa da, gris-txigortu zurbil koloretik arre-grisaxka-horixkara doana edo arrexka kolorekoa. Barne-gainazala leuna da, ez du tolesturarik, distiratsua, gris zurbiletik gris ilunera bitarteko koloreekin. Koparen ertza kanpora begira izurtua dago, kapela baten antzera. Peridioloak, arrautzatxoak habia batean itxurakoak, handiak dira, 2 - 3 mm-koak dilista forman, grisak edo gris-beltzaxka kolorekoak, distiratsuak, harizpi irmo batez hormara lotuta daude.[2]
Etimologia: Cyathus terminoa grekotik dator, katilu, kopa, esan nahi duen “kiathos” hitzetik. Karpoforoaren formagatik. Olla epitetoa berriz latinetik dator, eltze, tapadun loreontzia, esan nahi duen “olla” hitzetik
Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Hegaztien habiak gogorarazten dituzten kopa edo inbutuen antzeko gorputz emankorrak dituzten lau espezie daude gutxienez. Ildaskatuta edo ez egon daitezken eta normalean kanpoko gainazala tomentosoa dutenak. Crucibulum laeve delakoa, kanela argi kolorekoa. Cyathus striatus espezieak, kanpoko azala, tomentoso-hirtsutua du eta arre-gorrixka da, barruko azala ildaskatua du. Cyathus stercoreus, Cyathus striatus-aren antzekoa da, baina ile arre-krema kolorekoak leunak dira, eta inbutuaren barrualdea ez da ildaskatua.[4]
Udaberritik udazkenera. Taldekoia, askotan baso eta lorategietako lur zoru biluzian, batzuetan loreontzietan. Ohikoa.[5]
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik. Habitat ugaritan garatzen da.