Hebeloma anthracophilum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hymenogastraceae |
Generoa | Hebeloma |
Espeziea | Hebeloma anthracophilum Maire, 1910 |
Hebeloma anthracophilum Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da inola ere jangarria.
Sinonimoak: Agaricus birrus, Hebelomatis anthracophilum.
Kapela: 5 cm inguruko diametrokoa, likatsua, kolore aldakorrekoa arre-lehoi koloretik grisaxkara doan kolorekoa, ertz zurbila.
Orriak: Adnatuak, ur tantatxorik gabe, beix-okre zurbil kolorekoa.
Hanka: 8 cm inguruko luzerakoa, elastikoa, zaila, ez da apurtzen okertzerakoan, zurixka kolorekoa edo gris-zilarreztatu kolorekoa. Gortinarik gabe.
Haragia: Ez du errefauaren usainik, baizik txokolatearena edo kakaoaren usaina eta zapore akrea edo mikatza.[2]
Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela.
Interes gastronomikorik gabea.[3]
Bere generoko gainerako espezieetatik gehien bereizten duen ezaugarria habitata da, erretako lurrak.[4]
Urte osoan, batez ere udan eta udazkenean. Erretako lurretan eta egur ikatzetan edo erretako egurretan ateratzen da. Lurzoru nitrogenatuetan.
Euskal Herria, Suedia, Alpeak, Frantzia, Belgika, Herbehereak, Erresuma Batua, Espainia, Danimarka, Austria, Alemania, Norvegia, Italia.[5]