Hebeloma circinans | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hymenogastraceae |
Generoa | Hebeloma |
Espeziea | Hebeloma circinans Sacc., 1891 |
Basionimoa | Hylophila circinans |
Hebeloma circinans Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1]Hebeloma circinans
Sinonimoak: Hylophila circinans (Basionimoa), Hebelomatis circinans.
Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik kanpai itxurakora, oso mamitsua erdigunean, arrexka kolorekoa, pubeszentzia zuriarekin. Ertza beti beherantz biribildua izaten du, ildaskekin.
Orriak: Okre koloretik gorri-arrexkara, estu eta mehe samarrak, itsatsiak, ertz zuria eta koskaduna.
Hanka: Nahiko lodia, pixkanaka pixkanaka goitik behera lodituz ia puntan bukatzeko, okre-arre kolorekoa, gortina gabe, betea, goialdean pruinaduna.
Haragia: Zuria, usain atsegin arinarekin, kakaoaren hautsak jariatzen duen antzekoarekin.[2]
Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela. Circinans epitetoa ere grekotik dator, konpas, esan nahi duen “kirkinos” hitzetik. Zirkuluetan antolatzeko duen joeragatik.
Ez da jangarria.
Udaren hasieratik udazkenera. Oso ohikoa. Talde handiak edo maitagarrien eraztunak osatzen ditu mendiko izei gorrien basoetako belar guneetan.
Euskal Herria, Alpeak, Austria, Eslovenia, Danimarka, Norvegia, Suedia, Estonia, Espainia, Irlanda, Erresuma Batua, Alemania, Pirinioak.[3]