Hebeloma cylindrosporum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hymenogastraceae |
Generoa | Hebeloma |
Espeziea | Hebeloma cylindrosporum Romagn., 1965 |
Hebeloma cylindrosporum Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie hau ez da kontsumitzen.
Kapela: 7 cm arteko diametrokoa, ganbiletik lau-ganbilera, gaztetan titiduna. Azal leuna, distiratsua, eguraldi hezean likatsua, arre-gorrixka kolorekoa ertz argiagoarekin.
Orriak: Itsatsiak, zurixkatik okrera doazen kolorekoak, ertz argiagoarekin eta irregularrarekin.
Hanka: 10 cm arteko garaierakoa, zurixka, pruinaduna.
Haragia: Urria, zurixka, usain gabea eta zaporegabea.[2]
Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela.
Jangarri kaskarra.[3]
Hebeloma mesophaeum delakoarekin nahas daiteke, espora desberdinak ditu.[4]
Udazkenean, neguaren erdira arte, izozteen aurretik. Lurzoru hareatsuko pinuen basoetan, ibai arroetan eta lautadetan, mendietan ez.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Europa, Islandia, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Saudi Arabia, Hegoafrika.[5]