Hebeloma laterinum | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hymenogastraceae |
Generoa | Hebeloma |
Espeziea | Hebeloma laterinum Vesterh., 2005 |
Basionimoa | Agaricus laterinus |
Hebeloma laterinum Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina ez preziatua eta beste Hebeloma toxiko batzuekin nahasteko arriskuarekin.
Sinonimoak: Hebeloma edurum, Hebeloma sinuosum, Hebeloma birrum.
Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, likatsua, kanpai itxurakoa edo erdiesferikoa gaztetan eta ganbila helduaroan. Lehoi kolorekoa, okre antzeko argia edo arrexka-okre antzekoa, ertza pixka bat bakarrik argiagoa, eta ertzean soilik ildaskatua.
Orriak: Haragi zikin kolorekoak, gero arrexkak, estu, ur tanta gabe.
Hanka: 4 eta 6 (9,5) cm bitarteko garaierakoa, 0,5 eta 1,7 cm bitarteko lodierakoa; krema kolorekoa, arrexkarako joerarekin; betea, fibrilosoa, xerlo eta ezkatekin, zuzena, oinarria lodituta, sustrai antzekoarekin pinuetan hazten bada eta ez hain sustrai antzekoarekin eta oinarria ez hain loditua hostozabaletan hazten bada. Gortina gabe
Haragia: Zurixka, trinkoa. Kakaoaren edo frutaren usain atsegina du, inoiz ez patatarena eta zapore mikatza.[2]
Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela. Birrum epitetoa latinetik dator, arre-gorrixka kolorea esan nahi duen, "birrum" hitzetik. Kapelaren koloreagatik.
Ez da jangarria.[3]
Hebeloma crustuliniforme delakoarekin nahas daiteke, hau kolore argiagokoa da, patataren usaina du eta orrietan ur tantak izaten ditu.[4]
Udazkenean. G. Bruchet-en arabera, bi ekotipo daude: bat hostozabalen basoekin lotuta dagoena, honen oinak ez du ia sustrai antzekorik eta frutaren usaina du eta beste bat pinuei lotua, honek sustrai antzeko oina du eta kakao usaina. Oso ugaria, ale askoko taldeetan hazten da gehienetan.[5]
Europa.