Helvella ephippium | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Helvellaceae |
Generoa | Helvella |
Espeziea | Helvella ephippium Lév., 1841 |
Helvella ephippium Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat jotzen.
Sinonimoa: Leptopodia ephippium.
Kapela: 10 eta 25 mm bitartekoa, zaldi-zela forman eta ertza pixka bat biribilduta. Grisetik okre argi kolorera doana. 2 eta 3 cm bitarteko garaierako eta 3 mm-ko lodierako oin zilindriko zuri batek eusten dio.
Haragia: Oso mehea, elastikoa, zuri-grisaxka kolorekoa.[2]
Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har belar usaintsua.
Sukaldaritzako interesik gabea.[3]
Leptopodia elastica delakoaren antzekoa da, baina honek kapela eta oina handiagoak ditu.
Udan eta udazkenean lurrean, basoetako leku hezeetan eta itzaltsuetan.
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Himalaiako eremua.