Helvella latispora | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Helvellaceae |
Generoa | Helvella |
Espeziea | Helvella latispora Boud., 1898 |
Gautieria latispora Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gyromitrina toxina izan dezake. Ez kontsumitzea gomendatzen da.
Sinonimoak: Helvella stevensii, Helvella connivens, Leptopodia stevensii, Leptopodia latispora.
Apotezioa: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, kapela arre argia, grisa edo kanela kolorekoa. Zela formakoa 3 lobulu irregularrekin eta sinusal arraildura sakonarekin, apoteziorik gabeko ertza, gaztetan gorantz okertua. Alde himeniala leuna, gris-marroia.
Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa baina oinarrian loditua, ile fin-finekin, zuri-krema kolorekoa, oinarriko mizelio zuriarekin.
Haragia: Mehea, hauskorra, zurixka. Belar usainarekin. Espora-jalkina zuria.[2]
Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua. Stevensii epitetoa pertsona izenetik dator.
Zalantzazko jangarria. Toxikoa izan daiteke.[3]
Helvella atra delakoak, kapela eta oina beltzak ditu. Helvella elastica espezieak, ertza apotezioekin eta kanpoko gainazala glabroa, [4]
Udan eta udazkenean. Sakabanatuta hazten da. Basoetako humusean: burzuntz, haritz …
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Kazakhstan.[5]