Hesola-ardagaia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Gloeophyllales |
Familia | Gloeophyllaceae |
Generoa | Gloeophyllum |
Espeziea | Gloeophyllum sepiarium P.Karst., 1882 |
Basionimoa | Agaricus sepiarius |
Hesola-ardagaia (Gloeophyllum sepiarium) Gloeophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Hildako pinu zura inbaditzen du, eta, beraz, harekin eraikitako elementu guztiak, batez ere lurzoru heze batekin kontaktuan badaude. Usteldura marroia sortzen du.
Kapela: 3 eta 10 cm bitartekoa, zirkulu-erdi formakoa, zapala, hirtsutua, eta eremu zirkularrekin, marroi-gorrixka kolorekoa, erdialdean ilunagoa eta ertz horixka-laranja kolorekoarekin.
Orria-poroak: Nahiko estu, erradialak eta labirinto formakoak, okre-herdoil kolorekoak.
Haragia: Kolore marroi-laranjakoa, gaileten zaporea du, baina oso gogorra da kontsumitzeko.[2]
Etimologia: Gloeophyllum terminoa erretxinaduna, itsaskorra, esan nahi duen "gloiós" hitzetik dator eta orri esan nahi duen "phyllon" hitzetik.
Ez da jangarria.[3]
Gloeophyllum abietinum delakoaren oso antzekoa da, baina ez du hazkunde-ertz horirik, zurixka edo okre-antzeko kolorekoa du.
Urte osoan obrako egurretan eta zuhaitz enborretan bizi da, bereziki mendiko koniferoetan.[4]
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Txile, Hegoafrika, Europa, Errusia, Txina, Korea, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.