Homophron spadiceum | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Coprinaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Psathyrella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Psathyrella spadicea Singer, 1949 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Homophron spadiceum Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Psathyrella sarcocephala, Psathyrella spadicea, Drosophila spadicea, Psilocybe sarcocephala.
Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, haragi kolorekoa, kanpai itxurako-ganbila, gero laua, titi antzeko batekin, kamutsa, leuna, subbiszidoa, arre-marroi kolorekoa edo gaztaina kolorekoa, ertza arre-larru kolorekoa, askotan ildaskatua, gris-arre argi kolorekoa lehorrarekin, erdigunea arre-alutazeo kolorekoa, amaieran zurbila edo zuri zikin kolorekoa.
Orriak: Estu samar, zabalak, sinuado-itsatsiak, zurixkak, gero kanela kolorekoak eta amaieran purpura-arre ilun kolorekoak, ertza ildaska zuriekin.
Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,5 cm bitarteko diametrokoa, fistulosoa, zaila, zilindrikoa, askotan okertua, zurbila, fibriloso-glabreszentea, zuri flokulosoa eta goialdean furfurazeoa, oinarria pixka bat sustrai antzekoekin edo iletsua. Errezel zuriarekin, mintzezko samarrekoa eta iheskorra.
Haragia: Zurbila eta antzeko kolorekoa.[2]
Etimologia: Psathyrella terminoa, "psathyra"-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, "xehatzen erraza" esan nahi du. Spadicea epitetoa latinetik dator, uher, esan nahi duen "spadiceus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Ez ga jangarria.[3]
Soropildua, lurzoruan orbeletan, zuhaitzen motzondoetan.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[4]